Fluidoen dinamika

Fluidoen dinamika edo fluidoen mekanika fluidoen (gasak eta likidoak) mugimendua eta hauek eratzen dituzten indarrak aztertzen dituen jarraikako medioen mekanikaren adarra da (hau era berean fisikaren adar bat delarik). Fluidoen ezaugarri nagusia esfortzu moztaileak jasateko ahalezintasuna da (forma zehatzik ez izatea eragiten duena). Fluidoa eta berau mugatzen duen inguruaren arteko elkarreraginak ere aztertzen ditu. Fluidoen mekanika guztia oinarritzen den funtsezko hipotesia jarraikako medioaren hipotesia da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne